Lanekiren logoa

Azken argitalpenak

  • Zurezko egituren eraikuntza

    Zurezko egituren eraikuntza

    Egurra gizakiak duen baliabide naturalik zaharrena da. Egurrak ezaugarri fisiko eta mekaniko bikainak dauzka, eta, gainera, baliabide berriztagarria da; beraz, ia-ia agortezina da, baldin eta ekoizpen-teknikak egokiak badira. Antzinatik erabili izan da eraikuntzan. Izan ere, gizakiak eraikitako lehenengo aterpeetako bat landare-elementuz eraiki zen: adarrak, kanaberak, enborrak eta abar. Kultura eta garai ezberdinetan, beste material batzuk erabili dira egurrarekin batera, esaterako, harria, adobea edo adreilua, eta, horrela, material bakoitzari bere eraikuntza-funtziorik egokiena ematen zaio.

    Euskalgintza 2026/09/15
  • Odontopediatria ahoaren eta hortzen higienean

    Odontopediatria ahoaren eta hortzen higienean

    Odontopediatria haurren eta nerabeen (haurtzaro goiztiarretik 18 urtera arte) aho-osasunaren arretan espezializatzen den odontologiaren adarra da. Paziente gazteen hortz-premia espezifikoez arduratzen da, hortz arazoen prebentzioa, diagnostikoa eta tratamendua barne, eta baita txantxarra, traumatismoak, maloklusioak eta ahoko beste gaitz batzuk sendatzeaz ere

    Jakinbai Laneki 2026/09/10
  • Biltegiratze-logistika

    Biltegiratze-logistika

    Produktu bat erosten dugunean, gehienetan ez dakigu haren jatorria zein den; nork egin duen (fabrikatzailea), saltokira nola iritsi den, bidean zenbat bitartekari eta biltegi izan diren, etab. Prozesu logistikoak produktu baten trazabilitatea ezagutzea ahalbidetzen digu, ezagutzea zer bide edo zirkuitu egin duen jatorritik gure erosketa-orgara iristen den arte. Enpresaren ikuspegitik, logistika hauxe da: zenbait teknika aplikatzea denborak laburtzeko, garraiatze-/ biltegiratze-kostuak murrizteko eta lor dadin produktua azken hartzailearengana iristea behar duenean, behar duen tokian eta kalitateari nahiz kantitateari buruzko gogobetetasun osoarekin.

    Maramara* taldea itzulpen zerbitzuak 2026/09/07
  • Marketin-politikak

    Marketin-politikak

    Komertzializazio eta marketin terminoak sinonimoak dira; biek egiten diete erreferentzia bezeroen premiak ezagutu eta asetzea xede duten enpresa-jarduerei. Marketinaren lehen definizioen helburua marketinaren inguruan zegoen sentipen orokor txar bat arintzea zen, jendeak pentsatzen baitzuen haren xede bakarra enpresaren irabaziak handitzea zela. Hain zuzen, definizio horiek guztiek modu berean aurkezten dute: kontsumitzaileek dituzten premiak asetzea ahalbidetzen duen enpresa-tresna gisa. American Marketing Association elkarteak marketinaren definizio moderno eta oso bat ematen du: «norbanakoak eta erakundearen helburuak aseko dituzten trukeak sortzeko ideiak, produktuak eta zerbitzuak pentsatu, komunikatu, banatu eta horien prezioak ezartzeko plangintza- eta gauzatzeprozesua». Marketinaren ikuspegi gutxiesgarri hori aldatu egin da denborarekin, eboluzionatu egin duelako eta irabazi asmorik gabeko helburuekin erabili izan dutelako. Gaur egun, Gurutze Gorriaren eta Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren kanpainetan ere erabiltzen dira merkataritza-estrategiak, osasunerako eta gizarterako kaltegarriak diren ohiturak murrizteko (esaterako, drogen, alkoholaren eta tabakoaren kontsumoa) eta abar.

    Maramara* taldea itzulpen zerbitzuak 2026/09/07

Azpimarratuak

Beste webgune batzuk

Elkartekideak

  • Ikaslan Araba
  • Ikaslan Bizkaia
  • Ikaslan Gipuzkoa
  • hetel
  • EJ2017
  • Laneki logo gorriatxitxoa

Babesleak eta laguntzaileak

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren logoa
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Arabako Foru Aldundiaren logoa
  • Buruntzaldeko udalak logoa
  • antzula_logo.jpg
  • elgeta_logo.png
  • ArrasateLogoa.jpg
  • Bergara_logoa.png
  • ampo
  •  ELAY

  • irizar
  • tknika.png
  • iTlent bertikala letra beltzak.png
  • BAIEUSKARARI
  • Irale logoa

Lanekiren helburua hau da:

Lanbide Heziketako materialak euskaratu eta digitalean irakasleei eskaintzea.

Jarri gurekin harremanetan